Protesiak

Hortz Protesiak Donostian

Zer dira hortz-protesiak?

 

Protesia, falta diren hortzak ordezkatzeaz arduratzen den odontologiaren atala da.

 

Norentzat dago gomendatuta eta zein kasutan gomendatzen da protesi bat?

 

Tratamendu hau hortzen bat falta zaion edonorentzat gomendatzen da, ez ordezkatzeak ondorio oso kaltegarriak izan baititzake zure ahoaren osasunean:

 

1. Ondoko hortzen edo haginen inklinazioa.
2. Kontrako piezen gain-erupzioa
3. Horrek gainkarga traumatikoak, higadurak eta arazo periodontalak dakartza.
4. Hortzen arteko ukipen-puntuak galtzeagatik txantxarra agertzea.

 

Zein da protesi-tratamendu baten prozesua?

 

1. Zure egoeraren diagnostikoa egin behar da, erradiografia panoramikoa eta miaketa osoa eginez.
2. Zure kasurako protesirik egokiena zein den baloratzen dugu.
3. Beharrezkoa bada, protesiari eutsiko dioten hortzak prestatu eta behin-behineko protesi bat egingo dugu, prozesuak irauten duen bitartean erabili ahal izateko.
4. Behin betiko protesia egiteko neurriak hartzen ditugu.
5. Behin betiko protesia jarriko dugu.

 

Zenbat denbora irauten du prozesu osoak?

 

Iraupena protesi motaren araberakoa izango da: hilabete bat protesi erauzgarrien kasuan, eta 2 hilabete eta erdi protesi finkoen kasuan.

 

Kontuz ibili beharko dut?

 

Behin-behineko protesia erabiltzen duzun bitartean hartu beharreko neurriak adieraziko dizkizugu (dieta biguna, etab.), eta behin betiko protesiaren higiene- eta mantentze-jarraibideak emango dizkizugu jartzen dizugunean.

 

Noiz has ninteke?

 

Nahi duzunean. Deitu, idatzi edo etorri guregana eta hitzordua emango dizugu zure kasua aztertuko dugu eta xehetasun guztiak emango dizkizugu lehen bisita baterako.

Idatzi zure kontsulta

Jarri harremanetan

Zalantzarik edo galderarik izanez gero, idatzi edo deitu lehenbailehen erantzungo dizugu.

Calle Gregorio Ordóñez, s/n, Bajo-Frente A C C Arcco, 20011 Donostia-San Sebastián, SS

clinica@vildosolaygoyena.com

943 46 48 86 / 688 829 358

688 829 358