Periodontzia

Periodontzia Donostian

Zer da Periodontzia?

 

Hortzen euskarri-ehunei (hortzoiak, lotailu periodontala eta hezur albeolarra) eragiten dieten gaixotasunak prebenitzeaz, diagnostikatzeaz eta tratatzeaz arduratzen den odontologiaren adarra da.

 

Zer onura dakarzkit Periodontziak?

 

1. Ahoan osasun-arazo ugari konpontzen ditu.

2. Ahoa osasuntsu edukitzeko aukera ematen dizu denboran zehar.

3. Diagnostiko konplikatuagoak dituzten etorkizuneko arazoak saihesten ditu.

 

Norentzat gomendatzen da Periodontzia?

 

Periodontzia edonorentzat da gomendagarria. Izan ere, urtean behin edo sei hilean behin egiten zaie garbiketa bat hortzoi osasuntsuak dituzten pertsonei; eta tratamendu konplexuagoak ematen zaizkie odol-galtze, hezur-galera, hortz-mugikortasuna eta abar jasaten dituzten pertsonei.

 

Zein da tratamendu periodontal baten prozesua eta zenbat denbora irauten du tratamenduak?

 

Patologia desberdinak tratatzen dituenez, ez dago prozesu bakar bat, ezta tratamendurako denbora zehatz bat ere. Higiene-kasuetan, tratamendua bisita bakar batean egiten da; gehiago sakondu behar den kasuetan, berriz, aste batzuk luza daiteke. Eta ia kasu guztietan beharrezkoa da 6 hilabetera mantentze-lanak egitea.

 

Nolanahi ere, lehen bisita batean, miaketa eta aurrediagnostikoa egiten dugu, eman beharreko urratsak erabakitzen ditugu, eta konponbide zehatza eta horretarako behar den denbora azalduko dizugu.

 

Kontuz ibili beharko dut?

 

Konstantea eta eraginkorra izan beharko duzu garbiketan. Horretarako, zure kasurako berariazko higiene-jarraibideak ematen dizkizugu, eta behar bezala eskuilatzen irakatsiko dizugu; hortzetako zeta, hortzarteko eskuilak eta irrigailua erabiltzen azalduko dizugu, horiek baitira ahoa garbi eta osasuntsu izaten jarraitzeko denboran zehar mantendu behar dituzun zaintzak. Aho-higieneko teknika egokia ikasteko prozesuan lagunduko dizugu, zure eguneroko errutinara erraz egokitzeko.

 

Noiz has ninteke?

 

Nahi duzunean. Deitu, idatzi edo etorri guregana eta hitzordua emango dizugu zure kasua aztertuko dugu eta xehetasun guztiak emango dizkizugu lehen bisita baterako.

Idatzi zure kontsulta

Jarri harremanetan

Zalantzarik edo galderarik izanez gero, idatzi edo deitu lehenbailehen erantzungo dizugu.

Calle Gregorio Ordóñez, s/n, Bajo-Frente A C C Arcco, 20011 Donostia-San Sebastián, SS

clinica@vildosolaygoyena.com

943 46 48 86 / 688 829 358

688 829 358