Ortodontzia

Ortodontzia Donostian

Zer da ortodontzia?

 

Hortzen eta masailezurren posizioa zuzentzeaz arduratzen den odontologiaren atala da.

 

Zer onura dakarzkit?

 

Batez ere osasun eta estetika soluzioak eskaintzen dizkizu. Alde batetik, hortzen posizioa zuzentzeak irribarre polita sortuko dizu, eta hori oso garrantzitsua da autoestimurako. Bestalde, askoz errazagoa izango zaizu ahoko higiene egokia izatea, eta horrek txantxarra gutxitzea, hortzoiak hobetzea, hortzak gutxiago higatzea eta ahoaren osasun orokorra hobetzea dakar, etorkizunean arazo handiagoak saihestuz.

 

Norentzat gomendatzen da ortodontzia?

 

6 urtetik gorako haurrentzat eta hortzak lekuz aldatuta, lerrokatu gabe edo masailezurreko arazoak dituzten helduentzat, hozkada behar bezala egiten uzten ez badiete.

 

Zein da ortodontziaren prozesua?

 

1. Lehenengo bisitan zure beharrak eta nahiak azalduko dizkiguzu.
2. Aurrediagnostiko bat egiten dugu, eta alternatiba posible guztiak eta horien aurrekontuak azaltzen dizkizugu.
3. Argazkiak, erradiografiak eta aho barruko eskaneatze bat egiten ditugu zure kasua sakon aztertzeko.
4. Berriro bilduko gara zure plan pertsonalizatua aurkezteko.
5. Aparatuak jarri eta aldizkako berrikuspenen bidez egingo dugu jarraipena.
6. Tratamendua amaitutakoan, hortzak berriro mugitzea saihesteko erretentzio-sistema jarriko dizugu.

 

Zenbat denbora eraman beharko dut aparatua?

 

Adinaren, maloklusio-mailaren eta zure lankidetzaren arabera aldatzen da, baina batez bestekoa 12 hilabete baino gutxiagokoa da kasu sinpleetan, 18 eta 24 artekoa kasu arruntenetan eta 24 eta 30 artekoa kasu konplexuenetan.

 

Zer teknika erabil daitezke?

 

Hainbat teknika erabiltzen ditugu zure interesen eta beharren arabera, hala nola alienatzaile gardenak, multibrackets aparatologia finkoa, ortodontzia intertzeptiboa eta ortopedia funtzionala eta errehabilitazio neurooklusala edo RNO.

 

Alineatzaile gardenak dira onenak?

 

Ezin da esan hobeak edo txarragoak direnik, baina egia da teknikarik modernoena dela, eta gaur egun gehien erabiltzen dena. Zuretzat erabat pertsonalizatutako diseinua da, eta horrek azken emaitza zein izango den aurreratzea ahalbidetzen digu. Gainera, erosoak dira, ez dute urradurarik eragiten, jateko eta hortzak garbitzeko ken ditzakezu, ez dute hizketa oztopatzen, haiekin edozein motatako jarduerak egin daitezke eta, gardenak direnez, oso estetikoak dira.

 

Eta haurrentzat?

 

Haurrentzat hainbat aukera ditugu, beharren arabera.

 

Alde batetik, ortodontzia intertzeptiboa eta ortopedia funtzionala daude. Horiek, muskuluen indarra erabiliz, masailezurrak eta hortz-arkuak garatzea eta osatzea ahalbidetzen duten aparatuak erabiltzen dituzte. Horrela, etorkizunean hortzak ateratzea eta/edo kirurgia beharko luketen maloklusioak sortzea saihesten dugu.

 

6 urtetik aurrera, alineatzaile gardenak ere erabil ditzakegu, abantaila handiak baitituzte bizitzako etapa honetan: ez dute mintzamena oztopatzen; mingainari aukera ematen diote askatasunez kokatzeko, eta hori oso garrantzitsua da ahoaren garapenerako; ez dute hortzen garbitasuna zailtzen; edozein jarduera egiteko aukera ematen dute; kirola, instrumentuak jotzea eta abar, eta oso erosoak eta estetikoak dira.

 

6 urtetik beherako haurren kasuan, RNO erabiltzen dugu, (errehabilitazio neuro-oklusala). Teknika horretan, ez dugu ortodontzia-aparaturik erabiltzen; aitzitik, ahoan eman behar diren funtzioak (mastekatzea, irenstea, fonazioa),eta inguruko egituretan (arnasketa) behar bezala egiten laguntzen dugu. Horrek lagunduko du behin betiko hortzak ateratzean maloklusio bat sortzea saihesten, gero aparatu batekin zuzendu behar dena.

 

Kontuz ibili beharko dut?

 

Ez. Higienearekin konstantea izan behar duzu eta berrikuspenetara joan.

 

Noiz has ninteke?

 

Nahi duzunean. Deitu, idatzi edo etorri guregana eta hitzordua emango dizugu. Zure kasua aztertuko dugu eta xehetasun guztiak emango dizkizugu lehen bisita baterako.

Idatzi zure kontsulta

Jarri harremanetan

Zalantzarik edo galderarik izanez gero, idatzi edo deitu lehenbailehen erantzungo dizugu.

Calle Gregorio Ordóñez, s/n, Bajo-Frente A C C Arcco, 20011 Donostia-San Sebastián, SS

clinica@vildosolaygoyena.com

943 46 48 86 / 688 829 358

688 829 358