Inplanteak

Inplanteak Donostian

Zer da inplantologia?

 

Galdutako hortz-piezak ordezkatzeko teknika da, hezurrean ainguratutako titaniozko finkagailuak erabiliz.

 

Zer onura dakarzkit?

 

1. Falta direnak ordezkatzeko zure hortz naturalak lantzen ez direnez, hortz osasuntsuen osasuna zaintzen dugu.

2. Ezarritako protesiek euste-maila handia dutenez, ez dira mugitzen, ez dute urradurarik sortzen eta indar handia ematen dizute mastekatzean.

3. Estetika naturala ematen diote zure irribarreari.

 

Norentzat da gomendagarria?

 

Hortzetako piezaren bat ordezkatu behar duen edo piezarik ez duen edonorentzat (inplantologia ezin da egin masailezurrak bere garapena amaitu arte, 16 eta 18 urte bitartean gertatzen ohi dena).

 

Zein da inplante baten prozesua?

 

1. Lehenengo bisita bat egingo dugu zure egoera baloratzeko eta aldez aurreko diagnostiko bat egiteko.
2. Zure kasua kirurgialari inplantologoarekin batera aztertuko dugu, eta zure tratamendu-plana aurkeztuko dizugu.
3. Tratamenduaren fase kirurgikoa egiten dugu: inplanteak ipintzea, birsortzea, sinua altxatzea eta abar, eta behin-behineko protesia jartzen dizugu.
4. Erregistroak egiten ditugu eta behin betiko protesia egiten dugu.
5. Kontrol-bisitak egiten ditugu eta mantentze-jarraibideak ematen dizkizugu.

 

Zenbat denbora irauten du prozesu osoak?

 

Batez besteko iraupena 6 hilabete ingurukoa da, baina interbentzioaren egunetik zure behin-behineko hortzak guztiz funtzionalak dira eta irribarre berria duzu.

 

Kontuz ibili beharko dut?

 

Garrantzitsuena ingurua garbitzea eta desinfektatzea da, inplanteak jarri eta hurrengo egunetan. Guk azalduko dizugu zer eta nola egin behar duzun, eta medikazio antibiotikoa eta antiinflamatorioa emango dizugu, behar izanez gero.

 

Noiz has ninteke?

 

Nahi duzunean. Deitu, idatzi edo etorri guregana eta hitzordua emango dizugu zure kasua aztertuko dugu eta xehetasun guztiak emango dizkizugu lehen bisita baterako.

Idatzi zure kontsulta

Jarri harremanetan

Zalantzarik edo galderarik izanez gero, idatzi edo deitu lehenbailehen erantzungo dizugu.

Calle Gregorio Ordóñez, s/n, Bajo-Frente A C C Arcco, 20011 Donostia-San Sebastián, SS

clinica@vildosolaygoyena.com

943 46 48 86 / 688 829 358

688 829 358