Estetika

Hortz Estetika Donostian

Zer da Hortz-estetika?

 

Odontologiaren adarretako bat da, eta irribarrearen estetika hobetzen du hainbat tratamendu motaren bidez:

• Hortzak zuritzea.
• Berreraikuntza estetikoak.
• Konposite edo portzelanazko karilak.
• Ortodontzia ikusezina.

 

Zer onura dakarzkit hortzen estetikak?

 

Onurak fisikoak eta psikologikoak dira.

 

Onura fisikoa irribarrearen eta haren itxuraren hobekuntza da, baina horrek, gehienetan, onura psikologikoa dakar, irribarrea baita gure aurkezpen-gutuna besteen aurrean, eta azterlan ugarik erakusten dute norberaren autoestimuan eta segurtasunean irribarreak duen garrantzia.

 

Irribarreak umorea hobetzen du eta hobeto sentiarazten gaitu. Aitzitik, hortzen itxurarekin gustura ez sentitzeak irribarrerik ez egitea eragiten du, edo egitean ahoa estaltzen saiatzea, gure gizarte-erreakzioetan eta autoestimuan eragina izatera ere iritsiz.

 

Norentzat da gomendagarria?

 

Bere irribarrea hobetu nahi duen edonorentzat.

 

Zein da estetika-tratamendu baten prozesua?

 

1. Hasi aurretik, miaketa osoa egin behar da, ahoko osasun ona dagoela eta aurretik tratatu beharreko patologiarik ez dagoela ziurtatzeko.
2. Ondoren, zure ideiak entzungo ditugu, zure ahoan hobetu nahi duzuna, eta zure helburuak betetzeko beharrezko iradokizunak egingo dizkizugu.
3. Zurekin bateratu ondoren, horren araberako tratamendu-plan bat egingo dugu
4. Karilen edo obturazio estetikoen kasuan, proba estetiko bat egingo dugu, hasi aurretik azken emaitza zein izango den ikus dezazun.
5. Tratamendu motaren arabera, hitzordu bakar batean edo batzuetan egingo dugu.

 

Kontuz ibili beharko dut?

 

Tratamenduaren ondorengo orduetan dieta biguna eta ahalik eta zuriena egin behar da (saihestu kolorazio handiko elikagaiak).

 

Noiz has ninteke?

 

Nahi duzunean. Deitu, idatzi edo etorri guregana eta hitzordua emango dizugu zure kasua aztertuko dugu eta xehetasun guztiak emango dizkizugu lehen bisita baterako.

Idatzi zure kontsulta

Jarri harremanetan

Zalantzarik edo galderarik izanez gero, idatzi edo deitu lehenbailehen erantzungo dizugu.

Calle Gregorio Ordóñez, s/n, Bajo-Frente A C C Arcco, 20011 Donostia-San Sebastián, SS

clinica@vildosolaygoyena.com

943 46 48 86 / 688 829 358

688 829 358