Tratamenduak

EZAGUTU GURE TRATAMENDUAK
  • ODONTOLOGIA KONTSERBADOREA

  • ORTODONTZIA

  • PROTESIA

  • INPLANTEAK

  • PERIODONTZIA

  • ENDODONTZIA

Odontologia kontserbadorea

Gure ustez odontología ahalik eta kontserbadoreena izan behar du, hortzen egitura mantentzen duten tratamenduen bidez.

Odontología kontserbadoreak txantxarra tratatzen du bere fase desberdinetan eta hortarako hortzen itxura imitatzen duten materialak dauzkagu gaur egun.

Ortodontzia

Hortz-haginen eta masailhezurren posizioa zuzentzen duen odontologiaren eremua da, aldi berean funtzioa eta estetika hobetuz.

ORTODONTZIA IKUSEZINA

Invisalign sistema, neurrira eta banaka fabrikatutako alineadore edo lerrokatzaile batzuk osatzen dute. Lerrokatzaileek apurka-apurka mugitzen dituzte hortzak nahi degun posiziorarte.

Sistema honen abantailak:

  • Erauzgarriak dira ( kendu daitezke) Jateko eta ahoa garbitzeko kendu egiten dira , beraz ez dute oztoporik jartzen dietan eta ahoaren garbiketan, braket-en inguruan gertatu ohi den sarroa saihestuz.
  • Ez dituzte zauriak edo ultzerak egiten.
  • Tratamendua hasi aurretik bukaeran ahoa nola geratuko den ikus daiteke 3D irudi batetan.
  • Ez dira ikusten
  • Ume, nerabe eta helduetan erabili daitezke.
ORTODONTZIA TRADIZIONALA
Ortodontzia tradizionala bracket eta arkuek osatzen dute.
Gaur egun erabiltzen dugun sistema Damon sistema da, ortodontziaren mundua irauli duena. Autoligatze pasiboko bracketez eta teknologia altuko arkuez osatutako sistema bat da, tratamendua erosoagoa izatea eta denbora gutxiago irautea eragiten duena.
Ohiko aparatologia finkoan ez bezela:
  • Indar arinagoak aplikatzen dira
  • erauzketa beharra minimizatzen da
  • tratamenduaren denbora laburtu egiten da
  • aurpegiko emaitza estetiko hobea lortzen da irribarre zabalak sortuz
ORTODONTZIA ETA ORTOPEDIA FUNTZIONALA

5-6 urtetik aurrerako haurrei bideratutako ortodontziaren adarra da.

Pazientearen muskulu-indarra erabiliz, maxilarrak eta hortz-arkuak garatzeko eta osatzeko aukera ematen duen aparatologiarekin tratatzen ditugu haurrak. Horrela,etorkizunean erauzketak edota kirugia behar izan ditzaketen maloklusioak sortzea saihesten dugu.

Inplanteak

Inplantologiari esker, galdutako piezak ordeztu ditzakegu hezurrean ainguraturiko titanio-finkapenak erabiliz.

Hezur-birsorkuntzari, hezur-txertaketei eta beste teknika kirurgiko batzuei esker, paziente gehienek inplanteak izan ditzakete.

Kirurgia arloko gure arduradunak, Zubillaga doktoreak, tratamendu-plan egokiena zuretzat zein den aztertuko du.

Protesiak

Hortz-protesiak falta diren hortzak ordezkatzeko balio duten elementuak dira. Mota guztietako protesiak egiten ditugu:

PROTESI FINKOAK
  • Inplanteen edo hortzen gaineko koroa unitarioak edo multipleak
  • Inplanteen gaineko protesi hibridoak: arku batean hortz guztiak galdu direnean eta baita hauek eusten dituen hezurra ere, hau da aukerako tratamendua.
PROTESI SEMIFINKOAK
  • Inplanteen gaineko protesi osoa: protesi hibridoek bezela, hortzen arku osoak ordezten dituzte, baina horiek ez bezela kendu egin daitezke garbitzeko.
PROTESI ERAUZGARRIAK
  • Protesi akriliko osoak edo partzialak
  • Protesi eskeletikoak

Periodontzia

Periodontzia hortzen euskarri diren ehunei eragiten dieten gaixotasunen prebentzioaz diagnostikoaz eta tratamenduaz arduratzen da: hortzoia, lotailu periodontala eta hezur albeolarra.

Prebentziotik eta diagnostiko goiztiarretik heltzen diegu tratamenduei, hortzetako piezen galera saihesteko.

Ahoaren eta hortzen higieneari buruzko teknikak ere irakasten dizkiegu gure pazienteei, beren hortzoien egoera onari denboran zehar eutsi ahal izateko.

Endodontzia

Ehun pupareei eragiten dien patología tratatzen duen odontologiaren adarra da.

Kaltetutako ehun mamia ( nerbioak eta baskularizazioa) kendu eta hodi erradikularrak bete eta zigilatzean datza. Horretarako prestaketa eta teknika mekanikoak erabiltzen ditugu.

Jarri harremanetan

Zalantzarik edo galderarik izanez gero, idatzi edo deitu lehenbailehen erantzungo dizugu.

Calle Gregorio Ordóñez, s/n, Bajo-Frente A C C Arcco, 20011 Donostia-San Sebastian, SS

943 46 48 86 / 688 829 358

688 829 358