Periodontzia

Hortzoien osasuna funtsezkoa da ahoko osasun ona mantentzeko eta gaixotasun larriagoak prebenitzeko. Vildosola y Goyenan periodontziako tratamendu pertsonalizatuak eskaintzen dizkizugu, hortzoiak osasuntsu edukitzeko eta hortzak galtzea prebenitzeko. Gure medikuekin berriro ere irribarre osasuntsu eta eder batez gozatuko duzu.

Zer da Periodontzia?

Hortzetako euskarri ehunei (hortzoi, lotailu periodontala eta hezur albeolarra) eragiten dieten gaixotasunen prebentzioaz, diagnostikoaz eta tratamenduaz arduratzen den odontologiaren adarra da.

Vildosola y Goyena - Periodontzia Donostian

Onurak

1. Ahoan dauden osasun arazo ugari konpontzen ditu.

2. Aho osasuntsu bat denboran zehar mantentzeko aukera ematen dizu.

3. Etorkizuneko arazoak saihestu diagnostiko konplikatuagoekin.

Gomendatua…

Garbiketa sei hiletan behin edo urtean behin hortzoi osasuntsuak dituztenen kasuan egiten da; eta tratamendu konplexuagoak ematen zaizkie odol jarioak, hezur galera edota hortz-mugikortasuna jasaten dituzten pertsonei.

Prozesua

Patologia desberdinak tratatzean, ez dago tratamendurako prozesu bakar bat, ezta denbora jakin bat ere. Higiene-kasuetan, tratamendua bisita bakarrean egiten da; aldiz, gehiago sakondu behar den kasuetan, aste batzuk luza daitezke. Eta ia kasu guztietan mantentze-lan bat egin behar da 6 hilabetera.

Nolanahi ere, lehenengo bisita batean, miaketa eta aurretiazko diagnostikoa egiten dugu, egin beharreko urratsak erabakitzen ditugu eta konponbide zehatzak ematen dizkizugu; baita tratamendua egiteko beharko dugun denbora ere.

Zainketak

Garbiketan konstantea eta eraginkorra izan beharko duzu. Horretarako, zure kasurako higiene-jarraibide espezifikoak ematen dizkizugu, eta eskuilatze egokia egiten irakasten dizugu; hortzetako zeta, hortzarteko eskuilak eta irrigatzailea erabiltzen, horiek baitira denboran zehar eduki behar dituzun zainketak, aho osasuntsu eta garbia izaten jarraitzeko. Ikasteko prozesuan, ahoko higiene-teknika egokia erabiliko dugu, zure eguneroko errutinara erraz eraman dezazun.

Hasiko gara?

Nahi duzunean. Deitu, idatzi edo etorri guregana eta hitzordua emango dizugu zure kasua aztertzeko eta xehetasun guztiak emateko.

clinica@vildosolaygoyena.com

943 46 48 86 / 688 829 358

    vildosolaygoyena.com-en EBko DBEO betetzen dugu eta, beraz, zure datuak seguru daude. Gainera, gure pribatutasun-politika onartu behar duzu inprimaki bat bidaltzean:

    • Arduraduna: vildosolaygoyena.com
    • Helburua: zure eskaera kudeatu ahal izatea.
    • Legitimazioa: zure berariazko baimena.
    • Hartzailea: zure datuak Cloudwaysen gordeko dira – gure hosting-hornitzailea –, DBEO ere betetzen duena.
    • Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu helbide honetan: clinica@vildosolaygoyena.com