Ortodontzia
helduentzat
Vildosola y Goyena-n Ortodontzian espezialistak gara urte askotako esperientziarekin eta ehunka arrakastatsurekin Donostian. Ortodontziak irribarrea nola itzuliko dizun kontatuko dizugu hemen.
Zer da Ortodontzia?
Hortz-hagin eta masailhezurren posizioa zuzentzeaz arduratzen den Odontologiaren adarra da.

Onurak
Batez ere, osasun- eta estetika-konponbideak eskaintzen dizkizu. Alde batetik, hortzetako posizioa zuzentzeak irribarre polit bat sortuko dizu, autoestimuarentzat oso garrantzitsua dena. Bestalde, askoz errazagoa izango zaizu ahoko higiene egokia mantentzea, eta horrek txantxarra gutxitzea, hortzoiak hobetzea, hortzak gutxiago higatzea eta ahoaren osasun orokorra hobetzea ekarriko du, etorkizunean arazo handiagoak saihesteko.
Prozesua
1. Lehenengo bisitan zure beharrak eta espektatibak azalduko dizkiguzu.
2. Aurretiazko diagnostikoa: aukera posible guztiak eta horien aurrekontuak azalduko dizkizugu.
3. Argazkiak, erradiografiak eta aho barruko eskaneatze bat egiten ditugu, zure kasua sakon aztertzeko.
4. Berriro bilduko gara zure plan pertsonalizatua aurkezteko.
5. Aparatuak jarri eta jarraipena egiten dugu, aldizkako azterketak eginez.
6. Tratamendua amaitu ondoren, eusteko sistema jarriko dizugu, hortzak berriro mugi ez daitezen.
Gomendatua…
6 urtetik gorako haurrentzat eta hortzak desplazatuta, lerrokatu gabe edo masailezurreko arazoak dituzten helduentzat, hozkada behar bezala egiten uzten ez badiete.
Iraupena
Adinaren, maloklusio-mailaren eta zure lankidetzaren arabera aldatzen da, baina batez bestekoa 12 hilabete baino gutxiagokoa da kasu sinpleetarako, 18 eta 24 artean kasu arruntetarako eta 24 eta 30 artean kasu konplexuagoetarako.
Zainketak
Higienearekin konstantea izan eta azterketetara joan besterik ez duzu egin behar.
Teknikak
Hainbat teknika erabiltzen ditugu zure interesen eta beharren arabera, hala nola lerrokagailu gardenak edo multibracket aparatu finkoak.
Alineadore gardenak dira onenak?
Ezin degu esan bata bestea baino hobea denik, baina egia da teknikarik modernoena dela eta gaur egun gehien erabiltzen dena, zuretzat diseinu erabat pertsonalizatua delako, eta horrek azken emaitza zein izango den aurreratzea ahalbidetzen digu. Gainera, erosoak dira, ez dute urradurarik eragiten, kendu egin ditzakezu jateko eta hortzak garbitzeko, ez dute hitz egitea oztopatzen, haiekin edozein jarduera egin daiteke eta, gardenak direnez, oso estetikoak dira.
