Ortodontzia
adimen artifizialarekin
Puntako teknologia
Clínica Vildosola y Goyenan etengabeko prestakuntzaren eta punta-puntako teknologien erabileraren aldeko apustua egiten dugu beti, eskaintzen ditugun zerbitzuak eta horien emaitzak egunez egun hobetzeko.

Zer da ortodontzia
adimen artifizialarekin?
Ortodontzia zerbitzuan doako sistema bat ezarri dugu, behin tratamendua hasita honako hau ahalbidetzen duena:
Klinikara egiten dituzun bisitak % 60 murriztea
Aurrerapenari buruzko informazioa astero izatea
Adimen artifizialaren laguntzarekin, doktoreak denbora errealean zure kasua kontrolatzea
Zure bilakaera azaltzea: Dental Monitoring-en Scan Box
Oso sistema erraza da; 2 minututan, zure telefono mugikorrarekin eta inoren laguntzarik gabe, zure ahotik irudiak jasotzen ditugu, egoera berehala aztertzen dugu eta beharrezko jarraibideak ematen dizkizugu. Horrelako erraza eta erosoa zuretzat.
Abantailak
1. Klinikara bisitak % 60 murrizten dira.
2. Ortodontziaren aurrerapenari buruz dugun informazio kopurua askoz ere handiagoa da.
3. Adimen Artifizialak lagunduta, astero aztertzen dugu benetako egoera.
4. Prozesuaren kontrol handiagoa dago.
5. Zuk askoz ere informazio gehiago duzu zure tratamenduaren aurrerapenaz.
6. Ia etengabe monitorizatuta egotean, errore-aukera ezabatzen da.
Gomendatua…
Ortodontziako edozein paziente, edozein motatakoa dela ere; ikusezina edo brackets, eta edozein adinetakoa.
Nola funtzionatzen du?
1.

Alineadore gardenak edo bracketak jarri ondoren, neurketarako elementuak emango dizkizugu, eta 2 minutuan nola erabili azalduko dizugu, oso erraza baita.
2.


Kutxak mugikorrerako euskarria eta ahoan sartzeko gailua ditu, hainbat tailatan.
3.

App-a mugikorrean deskargatzen duzu (iOSen eta Androiden balio du).
4.

Astean behin alineadore ikusezinekin, eta hilean behin bracketekin, argazkiak egiten dituzu eta app-ak denbora errealean bidaltzen dizkigu.
5.


App-ak adierazten dizu nola mugitu behar duzun telefonoa irudiak hartzeko. Prozesuak 2 minutu inguru irauten du eta ez duzu beste norbaiten laguntzarik behar.
6.

Medikuak irudiak jaso izanaren abisua jasotzen du, eta banan-banan berrikusten ditu, Adimen Artifizialeko programa baten laguntzarekin. Programa horrek zehatz mehatz aztertzen du:
Hortzak hurrengo alineadorera pasatzeko beharrezkoa den distantzia mugitu diren.
Hortz guztiak behar bezala mugitu diren.
Alineadorea aldatzeko beste egun batzuk itxaron behar den.
Doikuntzaren bat egin behar den.
Higiene ona egiten ari den.
7.

Medikuak zuzenean idazten dizu egoera eta zer egin behar duzun azalduz, eta app-ak horren berri ematen dizu. Horrela, eboluzioa kontrolatzen dugu astero, klinikara etorri beharrik gabe, eta prozesuaren nondik norakoen eta hurrengo urratsen berri ematen dizugu.
Perfekziorantz
egindako aurrerapena.
Ikusten duzunez, teknologia berriek tresnak ematen dizkigute ortodontzia-zerbitzua gero eta zehatzagoa eta erosoagoa izan dadin zuretzat, eta emaitzak zure irribarrean isla daitezen.
Horrela, % 60 murrizten dituzu klinikara egiten dituzun bisitak, eta, hala ere, inoiz baino gertuago gaude, inoiz baino konektatuago eta informatuago. Izan ere, astean 2 minutu emanez gero, zure kasuaren jarraipena askoz ere handiagoa eta askoz zehatzagoa da.
Emaitza: askoz ere prozesu erosoagoa zuretzat eta zuk nahi duzun bezalako irribarrea.
Gehiago jakin nahi baduzu Vildosola y Goyena klinikako Dental Monitoring Scan Box-ak zure ortodontzian nola lagun zaitzakeen, deitu edo etorri guregana eta aurrez aurre erakutsiko dizugu.