Haurrak

Haurren aho-osasuna benetako grinaz zaintzen dugu.

 

Haurrak gustatzen zaizkigu eta haiek zaintzea gustatzen zaigu. Izan ere, emakume talde bat gara ia bere osotasunean, eta gure doktoreak, Edurne eta Maite, amak dira eta hori nabaritzen da txikiekin daukaten erlazioan; euren esperientziagatik eta haiekin lan egiten ikasi duten moduagatik.

.

Guretzat edozein haurren bisita une berezia da, eta ahal dugun guztia egiten dugu gustura senti daitezen, pozik egon daitezen, ahoaren berrikuspena jolas gisa ikus dezaten, ia abentura bat bezala, non beraiek diren protagonistak. Eta horrela lortzen dugu pozik etortzea, beldurrik gabe etortzea, izan ere, beldurra dentistarekin inoiz lotzen ez duen zerbait izatea lortzen dugu.

.
Baina, batez ere, esperientzia handiko profesionalak gara. Ehunka haur tratatu ditugu eta haien problematika ohikoenak ezagutzen ditugu. Horrela garaiz antzeman ditzazkegu arazoak eta hasierako faseetan aurre egin, larriagotu ez daitezen.

 

 

Eta ez gara bakarrik doktore, aholkulari gisa ere jarduten dugu. Ahoko osasuna hobetuko duten eta, bide batez, osasun orokorra hobetuko duten ekintzak eta ohiturak irakasten dizkiegu gurasoei eta haurrei.

 

  • Hortzak noiztik garbitu behar diren eta etapa bakoitzean nola garbitu behar diren erakusten dizuegu.

 

  • Dietari buruz hitz egiten dizuegu, ahoko osasunari nola eragiten dion eta kontsumoa saihesten edo, gutxienez, murrizten saiatu behar den elikagaiei buruz, umeen osasun fisiko orokorrarekin oso lotuta baitago.

 

  • Arnasa hartzen irakasten dizuegu, eta horrek ahoaren osasuna nola hobetzen duen eta haurraren atsedena eta kontzentrazioa bezalako funtsezko elementuetan nola eragiten duen.

 

Horrela, ahoko osasun-arazoak murrizten ditugu haurtxoak direnetik, dentistarekiko beldurra ezabatzen dugu. Higienearen garrantzia ikasten dute, garbitzen ikasten dute, haientzat zein elikagai diren onak eta zein ez bereizten erakusten diegu, eta elikadura txarraren ondorioak ere bai. Garbitasunarekin kontzientziatzen ditugu txantxarrik izan ez dezaten, eta lortzen dugu pozik etortzea beren berrikuspenetara eta beren buruaz harro joatea gauzak ondo egiten jarrai dezaten.
.
Azken batean, zure seme-alabak gureak bezala tratatzen ditugu. Eta hori osasun-mailan eta jarrera-mailan nabaritzen da, haurrak gustatzen zaizkigulako eta haien zoriontasuna garrantzitsuena delako.
.
Horregatik, zure seme-alaben ahoko osasuna aztertzea nahi baduzu eta dentistarengana etortzeko dinamika positiboan sartzea nahi baduzu, deitu edo idatzi, pozik lagunduko dizuegu behar duzun guztian.

 

 

Ohiko galderak:

Noiz eraman behar dut nire seme-alaba dentistarengana lehen aldiz?

Lehenengo bisita haurrak 1-1 hilabete inguru dituenean izan behar du, edozein anomalia balego garaiz detektatu ahal izateko, eta zuen seme-alabentzat egokiak diren higiene eta dieta ohiturak irakasten hasi ahal izateko.

Noiz hasi behar dut nere seme-alaben hortzak garbitzen?

Lehen hortza ahoan agertzen denetik hasi behar da garbitzen.

Esne hortzak agertzen direnetik hortzetako pasta erabiltzea da gomendagarria.

7-8 urterarte haurrak ez du behar adina trebetasunik eskuilatze egokia egiteko. Ez ahaztu zure seme-alabaren eskuilatzea gainbegiratzea eta errepasatzea.

Zer hortzetako pasta erabili behar dut?

5 urtera arte 1000 p.p.m. fluorra duten hortzetako pastak erabili behar dira.

  • 6 hilabete-5 urte bitartean “arroz ale” kopuruan
  • 3 urte-5 urte bitartean “ilar” kopuruan

6 urtetik aurrera, 1400 p.p.m. fluor dituen hortzetako pasta erabili behar da “ilar” kantitatean.

Txarra al da txupetea?

Erabiltzen bada, 2 urte baino lehenago kentzea komeni da,gehiegi erabiltzeak zerikusi zuzena baitu maloklusioak eragin ditzakeen mingainaren posizio okerrarekin.

Amagandiko edoskitzea garrantzitsua al da ahoa garatzeko?

Bai, bularra hartzea da aho-barrunbearen hazkunderako eta garapenerako lehen estimulua.

Nola saihestu zure seme-alabak dentistari beldurra izatea?

Lehenik eta behin ez hitz egin asko dentistarekin izandako esperientziei buruz; garrantzitsua da berak lehen aldiz esperimentatzea. Ez iezaiozu minaz,, anestesiaz,, ziztadez eta abarrez hitz egin eta ez iezaiozu ikusmin faltsurik sortu! Gu izango gara hasieratik dena azalduko dieguna,behar den denbora eskeiniz eta berarentzat ulergarria den hizkeriarekin. Horrela zure seme-alabak dentistarengan esperientzia ona izatea lortuko dugu.

Padi-a zer den ba al dakizu?

Osasun sailak eta Osakidetzak, itundutako dentisten koadro baten laguntzarekin (horien artean gaude), doan ziurtatzen diete hortzetako arreta 7 urtetik 15 urte bitarteko haur guztiei.

Idatzi zure kontsulta

Jarri harremanetan

Zalantzarik edo galderarik izanez gero, idatzi edo deitu lehenbailehen erantzungo dizugu.

Calle Gregorio Ordóñez, s/n, Bajo-Frente A C C Arcco, 20011 Donostia-San Sebastián, SS

clinica@vildosolaygoyena.com

943 46 48 86 / 688 829 358

688 829 358