Endodontzia
Zer da Endodontzia?
Endodontzia txantxar-arazo sakonak edo lesio pulparrak dituzten hortzak salbatzeko tratamendua da. Vildosola y Goyenan profesional onenak eta teknologiarik aurreratuena ditugu endodontzia azkar ta minik gabekoa egiteko, zure hortz naturalak urte askotan mantendu ahal izateko.
Teknika horri “hodien tratamendua” ere esaten zaio.

Prozesua
1. Kaltea detektatu ondoren, berehala jarduten dugu eta anestesia lokalarekin egiten dugu.
2. Txantxarra garbitu, baldin badago, eta ganbera pulparra ireki.
3. Kaltetutako ehuna kentzen dugu eta hodi erradikularrak teknika mekanikoen bidez zabaltzen ditugu.
4. Hodiak zigilatzen ditugu.
5. Kaltetutako zatia berreraikitzen dugu.
Gomendatua…
Endodontzia beharrezkoa da hortzetako mamia hainbat arrazoirengatik (txantxarra, traumatismoa, etab.) modu itzulezinean kaltetuta dagoenean.
Iraupena
Endodontzia baten batez besteko denbora ordubetekoa da. Denbora hori apur bat alda daiteke hortzak dituen sustraien eta hodien kopuruaren arabera.
Zainketak
Beharrezkoa balitz bakarrik aginduko genizuke medikazioa. Horretaz gain, ez duzu ezer egin behar.